top of page

[EUS] Lipidoen karakterizazioa historiaurreko hondakin organikoetan


Irudia: San Cristobal aztarnategiko hegoaldeko sekzioa. Puntu gorriak sekuentzia estratigrafikotik ateratako laginak dira.

San Cristobal babesleku harritsua, Kantauriar mendilerroaren hegoaldean kokatzen da, Arabako zonaldean. Babesleku harritsu honek historiaurreko 13 estratu arkeologiko ditu hasierako Neolitotik Antzinako Brontze Arora arte. Baita ere, XV eta XVI. mendeetako tarte historikoko geruza bat. Hasiera batean, toki hau animalientzako korta modura erabiliko zen baina denborarekin bere erabilera aldatu eta XV. mende bukaeran ermita modura erabiltzen hasiko zen. Esparru geografiko berean beste bost babesleku harritsu aurkituko ditugu: Los Husos I eta II, Peña Larga, Peña Parda, Balanciego eta historiaurreko aldi bereko beste zortzi dolmen.


Iberiar Penintsulako iparraldean asentamendu patroien jarrera, hasierako Neolitotik Brontze Arora arte mantendu egin zen. Hautako patroi bat izan zen kobak eta babesleku harritsuak, abereentzako korta modura erabiltzea. Toki hauetan, denboran zehar pilatutako simaur eta parasitoak hiltzeko, normalean erre egiten ziren. Hondakin honen erreketak sedimentu arkeologiko berri bat sortu zuen, fumier (frantsesez, simaurra) delakoa. Horregatik, fumier bezala definitu daiteke abereen gorotz erretatik sortutako deribatua. Sedimentu honen egitura eta formazioa ez da homogeneoa eta irudia aztertzen badugu, konturatuko gara geruza edo estratu desberdinez osaturik dagoela: (A) geruza errea (errauts zuria izango dena), (B) partzialki erretako geruza (gris-marroi kolorekoa) eta (C) erre gabeko geruza (material organikoko geruza, kolore beltzekoa). Erreketa hauetan lortutako goreneko tenperatura 450-800 ºC bitartekoa izango zen hainbat faktore kontutan hartuz: hezetasuna, inguruko airea eta gorotzaren degradazio maila.


Tenperatura hauek bat datoz errauts zuriko geruzarekin (gutiz erreak). Gris-marroi koloreko geruzak (edo partzialki erreak) tenperatura baxuagoa jasango zuten eta materia organikoko geruzak ez zuen apenas inpaktu termikorik jasango.


Hondakin hauen jatorria determinatzeko, biomarkatzaileen identifikapena beharrezkoa dugu. Evershed-ek 2008. urtean definitu zuen biomarkatzaile arkeologikoen kontzeptua. Azken urteetan zehar, arkeologian esparru berri bat garatu da, arkeologia biomolekularra delakoa. Kontzeptu honen barruan DNA-ren barneko proteina, karbohidrato, lipido molekulak bilduko ziren. Hala ere, biomarkatzaile arkeologikoen ikerketa berri honek, lipidoen osaketan enfokaturik jarraitzen du (esterolak, azido biliarrak, azido koipetsuak) informazio arkeologikoko iturri aberatsa baita. Substantzia hauek zailtasunez disolbatzen direnez urarekin, denbora luzean zehar pilaturik mantentzen dira jatorrizko tokietan.


Estanolak eta azido biliarrak ikertzen dira suido, kanido, ardi eta hausnarkarien gorotzak bereizteko eta hauen jatorri biogenikoa determinatzeko helburuarekin. Gehienbat, korta modura erabiltzen zituzten garaiko babeslekuetan zeuden espezie mota jakiteko eta praktikatzen zuten abeltzaintza mota zehazteko.


Biomarkatzaile desberdinei dagokionez, estanolak hondakin fekalak analizatzeko erabiltzen dira. Azido biliarrak, animalien digestio sistemak sorturikoak dira. Azido biliarrak bi taldeetan bereizi ahal dira: lehen mailako azido biliarra (gibelean sortuak) eta bigarren mailako azido biliarra, lehen mailako azido biliarrengandik sortuak mikroorganismoen bidez.


Animalien biomarkatzaileen analisiak hiru faktore desberdinen konbinazioen menpe daude: animalien elikadura, esterol endogenoena eta bakterio anaerobikoena. Lehenengoa, elikagaiek proteina, gantz, karbohidrato,… kopuru desberdina dutelako. Bigarrena, esterol endogenoak, proportzio desberdinean sortzen direlako animali bakoitzean eta bukatzeko, bakterio anaerobikoak, digestio-traktuan esterolak biohidrogenatu behar dituztelako estanol bihurtzeko.

Ekuazioaren arabera, 1 baino handiago bada, hondakina gizaki, txerri edo txakurrarena izango zen. Aldiz, 1 baino txikiagoa balitz, hondakina hausnarkari edo ardi batena izango zen. Horrenbestez, esterolen eta azido biliarren analisia beharrezkoa dugu hondakin fekalen jatorria determinatzeko.


Laborategi prozesuan metodologia garatuenak erabiliko zituzten: ultrasoinuak, saponifikazioa, dekantazioa. Gero hauek saiodi desberdinetan gordez, ondoren deribatizatzeko. Amaitzeko, azido biliar eta esterol desberdinetan aplikatzeko.


Hondakin organikoen bidezko historiaurreko espezieen karakterizazioak gero eta garrantzi handiagoa du Arkeologian. Orain arte, geruza marroi-gris eta beltzean, hausnarkariak detektatu izan dira. Aldiz, geruza zurian, emaitza negatiboak lortu dira.


Ikerketak, baita ere aztertu du nola gorotz kopuruaren falta edo hausnarkarien hondakin akumulazioa, txikiagoa dela. Hau gertatuko zen Kalkolitoko aldi batean zehar. Bat datorrena gai honen inguruan argitaratutako beste ikerketa batzuekin, non, esparru honetan gertaturiko konfliktoa azalduko zen. Abereentzako korta modura erabili izana, hiru aldi luze hauetan zehar baieztatu daiteke.


Oharrak


Esterol: 27-29 karbono atomo dituzten esteroideak.

Biogeniko: organismo bizidun batetik lortua edo ekoitzia.

Bakterio anaerobikoa: metabolismorako oxigenorik behar ez duen bakterioa.


Errefererentzia bibliografikoa eta irudia


Gea, J., Sampedro, M., Vallejo, A., Polo-Díaz, A., Goicolea, M., Fernández-Eraso, J., y Barrio, R. (2017). Characterization of ancient lipids in prehistoric organic residues: Chemical evidence of livestock-pens in rock-shelters since early Neolithic to bronze age. Journal Of Separation Science, 40, 4549-4562 pp.

RECENT POST
bottom of page