top of page
  • Google+ Social Icon
  • Facebook Social Icon
Buscar

[EUS] Javier Fernández Eraso: “lantzen ari garen esparru guztietan komunitate zientifikora emaitza o

  • historiaurrekoiker
  • 7 dic 2016
  • 2 Min. de lectura


Javier Fernández Eraso Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Historiaurreko katedraduna eta Historiaurreko Ikerketa Taldeko Ikerlari Nagusia dugu (IT-622-13). Bere ikerketa lerroak Arabako Errioxako gizarte ekoizleen jatorrian zentratu ditu, logelako aztarnategiak zein monumentu megalitikoak kontuan izanik. Berarekin Historiaurreko Ikerketa Taldeko kideei egingo zaien elkarrizketa atala irekitzen dugu, hurrengo sarreretan argitaratzen joango direnak.


Zeintzuk dira zure ikerketa gaiaren aurrekariak? eta zein puntutan kokatzen ginen duela 30 urte?


Aurrekariak, edo hobe esanda errudunak, Peña-Larga aztarnategiko inprimatudun zeramika kardialeko hamasei zatiak dira (Kripan-Araba). 1985. urtean aztarnategi horretako indusketaren ardura hartu nuen. Urte pare bat pasaturik zeuden nire doktorego tesia Goi Paleolito amaiera eta Azil Aldiko Kantauri isurialdeko eremuari buruzkoa defendatu nuenetik noiz J. I. Vegas, Arkeologiarako Arabar Institutuko kideak, Historiaurreko eta Arkeologiako Departamenduari eremu horretako indusketa eskaini zionean.


Benetan, nire ideia induskatzea eta Kantauri isurialdera bueltatzea zen. Baina, zeramika kardiala, bakarra euskal testuinguruan, paraleloak eta zeramika mota berdineko eremuak bilatzea bultzatu zidan 2015. urtera arte.


Duela hogeita hamar urte euskal Neolitoari buruz zegoen ideia Apellaniz irakasleak oinarritutako ereduan zentratzen zen, oso idei atzeratua eta jatorrizko bi taldeen banaketan eta eboluzio desberdina eskaintzen zuena. Soilik bi karbono bidezko datazio zeuden eta ez ziren ikerketa osagarririk existitzen.


Zeintzuk izan dira aurrerapen nagusienak zuen lanaren ekarpenaren ondorioz gehituz joan direnak?


Gaur egun 140 karbono bidezko datazio baino gehiago daude herrialdearen zonalde horretan. Ikusi da Neolitoa pentsatzen zena baino antzinakotasun handiagoa duela, etxekotutako abereak duela 6720 urte izatera iritsi arte. Gainera ukuilu sare bat lokalizatu dugu Kantabria mendilerroko hegoaldeko isurialdean, Neolito garaiaren hasieratik, Burdin Arora arte erabiliak izan zirenak. Establezimendu hauek garapen sinkroniko bat dute, eta jada Kalkolito garaian, eremuko monumentu megalitikoko datazio antzerakoak aurkezten dute. Horrekin batera, polen, ikatz, haziak, animali eta giza DNA, mikromorfologia, fitolitoak, behazun-azidoak eta estanolak,.. eta abar, ikerketak egin dira, urruneko garai hura historiaren ikuspegi askoz osatuago bat eskaintzen ari dena.


Nola baloratzen duzu Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Historiaurreko Ikerketa Taldearen eboluzioa?


Bere hasieratik taldeak ibilbide bikaina izan du. Dk. I. Barandiaranek zuzendutakoaren oinordekoak gara, bere legatua jaso dugu eta lantzen ari garen esparru guztietan komunitate zientifikora emaitza onak eta berritzaileak eskaintzen ari gara. Herrialdeko Behe Paleolitoko tekno-konplexuak, Erdi Paleolito eta Goi Paleolitoaren arteko trantsizioa, labarretako eta higigarriko artea, gaur egungo aldi klimatikoko trantsizioko kulturak, ekoizpen ekonomiaren hasiera edo megalitoen mundua eta metalen lehenengo kulturak.


Fase horietako bakoitzean espezializaturik dagoen adituez eta zientzia laguntzailetako pertsonalen formazioagatik osatua dago taldea, tipologiak, lehengaien jatorriak, beraz, planteamendu berritzaileak eta eguneratuak eman ditzakegu Pirinio mendebaldeko Historiaurrean. Euskal Unibertsitate Ikerkuntza Sistemako klasifikazio handieneko ikerketa taldeetako bat osatzen dugu, zalantzarik gabe, Historiaurreko kronologiaren ardura handiena duena.


RECENT POST
  • Grey Google+ Icon
  • Grey Twitter Icon
  • Grey LinkedIn Icon
  • Grey Facebook Icon

© 2023 by Talking Business.  Proudly created with Wix.com

bottom of page