top of page

[EUS] Mesolito garaiko urtaroko kanpaleku baten dokumentazioa Baltikoko itsasoan



Lund Unibertsitateko ikerlariek (Suedia), Hanö badiaren azpian, Mesolito garaiko urtaroko kanpaleku bat aurkitu dute non arrantza praktikak gauzatzen ziren duela 9.000 urte. Arrainak harrapatzeko sareak kontserbatu dira itsas ohantzean, hurritzetik ateratako makilekin eginak. Eremua udako kanpaleku bezala identifikatua, ikerketa geologikoak burutzen ari dira zonaldearen aldaketa morfologikoak eraikitzeko. Era berean, itsas ohantzetik lagin ezberdinak jaso dituzte datazio absolutuak eskuratzeko.


Lund Unibertsitateko ikerlariek (Suedia), Mesolito garaiko ezarmendu bat aurkitu dute kontserbazio egoera bikainean, Baltikoko itsaso azpian, herrialdeko kostaren hegoaldean. Urte batzuk eta gero kostako eremuak miatuz, ikerlariek uste dute aztarnategiak antzinako Mesolitoko populatzaileen urtaroko ezarmendu bat izango zela, aldizkako denboraldietan okupatua. Nahiz eta oraindik ikerketak burutzeke egon, aurkikuntza esanguratsuenen artean altzearen adarrekin eginiko aitzurra dokumentatu da, 9.000 urteko antzinakotasunekoa. Horrekin batera, zortzi arrantza sareen presentziak, hurritzetik ateratako makilekin eginak, adierazten du bertan arrantza modu intentsiboan jardungo zela. Anton Hansson, Kuaternarioko Geologiako doktorego ikasleak, jakinarazi du “geologoak bezala, eremua berregitea nahi dugu eta zein itxura zuen ulertzea. Beroa edo hotza izango zen? Nola aldatuko zen ingurumena denboran zehar?”. Ikertzaileek itsas ohantzea zulatu dute beheko estratuak Karbono-14 bidezko datazioaren bitartez datatzeko. Era berean, polen aleak eta diatomeak jaso eta ikertu dituzte helburu berdinarekin. Mapa batimetrikoa ere sortu dute azkeneko 9 milurteko sakoneraren aldakuntzak erakusten dituena.


RECENT POST
bottom of page