top of page
  • Google+ Social Icon
  • Facebook Social Icon
Buscar

[EUS] Arrasaten aurkitutako aztarnategi batek duela 100.000 urteko 40 espezieren aztarnak berreskura

  • historiaurrekoiker
  • 16 dic 2016
  • 1 Min. de lectura

Geografia, Historiaurrea eta Arkeologiako Saileko eta Estratigrafia eta Paleontologia Saileko ikertzaileek osaturiko UPV/EHUko diziplina anitzeko talde batek Artazu VII.a aztarnategiaren aurkikuntza aurkeztu dute, Arrasateko Kobate harrobian kokatua. Atariko azterlanean, Aitziber Suárez Bilbao ikertzailea buru eta Comptes Rendus Palevol aldizkarian argitaraturik, gutxienez 40 espezieren taxonomia zerrenda jaso dute horien artean haitzuloko lehoia (Panthera spelaea), lehoinabarra (Panthera pardus), estepako bisontea (Bison priscus) eta orein arrunta (Cervus elaphus) nabarmentzen direnak.


Duela milaka urte, aztarna hauek eta beste animali batzuenak ezkutuak mantendu ziren 2012. urtera arte, Kobate harrobiko langileek, Arrasaten lurreko leherketa bat gauzatu zutenera arte. Aztarna fosil ugari zeudela ikustean, ustiaketa gelditu zuten, eta Geografia, Historiaurrea eta Arkeologiako Sailarekin harremanetan jarri ziren. Gunearen garrantzia egiaztaturik, Alvaro Arrizabalaga eta María José Iriartek, harrobiko enpresarekin kolaboraturik, presazko indusketa bat egitea erabaki zuten aztarnategian kokatzen ziren hezurren testuingurua berreskuratzeko.


Giza jardueraren aztarnarik gabeko Goi Pleistozenoko aztarnategiak, Artazu VII.a bezalakoak, Kantauriar eskualdean zein Iberiar Penintsulan urriak izango dira. Modu horretan, aztarnategiaren garrantzi paleontologiko eta paleoekologikoa oso handia da, bere garaian tranpa natural bat izan zelako, animaliak bertan erori eta harrapatuak gelditu zirenak, Pleistozenoko fauna islatzen dutelarik.


Hemen uzten dizuegu ikerketaren erreferentzia bibliografikoa bere ikuspen egokirako:


Suárez-Bilbao, A., Garcia-Ibaibarriaga, N., Castaños, J., Castaños, P., Iriarte-Chiapusso, M.J., Arrizabalaga, A., Torres, T., Ortiz, J.E., Murelaga, 2016. A new Late Pleistocene non-anthropogenic vertebrate assemblage from the northern Iberian Peninsula: Artazu VII (Arrasate, Basque Country). Comptes Rendus Palevol. http://dx.doi.org/10.1016/j.crpv.2016.05.002


Informazioaren iturria: Campusa (Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkaria). http://www.ehu.eus/es/web/guest/campusa

RECENT POST
  • Grey Google+ Icon
  • Grey Twitter Icon
  • Grey LinkedIn Icon
  • Grey Facebook Icon

© 2023 by Talking Business.  Proudly created with Wix.com

bottom of page