top of page
  • Google+ Social Icon
  • Facebook Social Icon

[EUS] Andoni Sáenz de Buruagak Enrique Eguren saria jaso du

  • historiaurrekoiker
  • 18 dic. 2016
  • 1 Min. de lectura

Andoni Sáenz de Buruaga doktoreak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Historiaurreko irakaslea eta Historiaurreko Ikerketa Taldeko ikerlaria (IT-622-13), Enrique Eguren sariarekin saritua izan da Arkeologiako Arabar Institutuaren eskutik, bere meritu profesional eta ikerketa ibilbide jarraituari zuzendua. Bere ekarpenak komunitate zientifikora Arabako Historiaurreko ezagutzan sakontzea lagundu dute, ikerketa proiektu ezberdinen bitartez, horien artean aipagarriak izanik Arrillor edo Kanpanoste aztarnategien indusketa arkeologikoak. Era berean eta 2004. urtetik, proiektu aitzindari baten liderra da Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Tiris eskualdean zeinetan ikertzaile desberdinek solidarioki Saharar komunitateko iragan kulturala eta bere ondare-adierazpenak berreskuratzen laguntzeko euskal-saharar lankidetza programa baten parte diren.


Arkeologiako Arabar Institutuko Enrique Eguren saria, gai arkeologikoko ikerketak saritzeko helburuarekin sortua izan zen. Saria ematerako orduan, XX. mendearen bigarren erditik gaur egunera arte bitartean gauzaturiko ikerketa arkeologikoetako balioak kontuan hartzen dira. Ohorezko izaerako saria da, bi urtez behin ematen dena eta Enrique Eguren arkeologo arabarraren (1888-1944) izena eramaten duena, lurralde arabarrean burututako bere ikerketa arkeologikoen oroigarri bezala.

Comments


RECENT POST
  • Grey Google+ Icon
  • Grey Twitter Icon
  • Grey LinkedIn Icon
  • Grey Facebook Icon

© 2023 by Talking Business.  Proudly created with Wix.com

bottom of page