[EUS] Oinatz marka berrien aurkikuntza Laetoli aztarnategian
Joan den urtean gure antzinateko arbasoen hamalau oinatz berri aurkitu ziren Laetoli aztarnategian, Tanzanian, Mary Leakey-ek eta bere taldeak 1976. urtean egindako indusketei esker aurkitutako oinatzetatik soilik 150 metroetara. Aipaturiko oinatzak, ondoren haitz bilakatu zen errauts bolkanikoaren gainean inprimaturik, Australopithecus afarensis hominidoari egokitu zitzaizkion eta munduko kronologia zaharrenekoak kontsideratzen dira gaur egun, 3,6 milioi urteko antzinatasunarekin. Zehatzago eta oinatzen neurrietan oinarrituz, estimatzen da indibiduoen altuera 1,15 eta 1,55 metrokoa izango zela. Altuera desberdintasun hau dimorfismo sexuala eta indibiduoen adinaren araberakoa izango litzateke, iradokiz bi helduk eta haur batek eratuko zutela taldea.
Oinatz berriak aurrekoak solidotutako errauts geruza berean aurkitzen dira eta, orientazio berdina erakusten dute, ondorioz eLife aldizkarian argitaratutako ikerketak, talde bereko hominidoak izango zirela ondorioztatu du. Aurkikuntza berriaren kasuan, bi indibiduo bipedoen oinatzak dira, lokomozioko eta gorputzaren tamainako biomekanikari buruzko informazio berria eskaintzen digutenak. Lehenengo indibiduoaren kasuan, seguruenik gizonezkoa, 1,46 metro altuera estimatu da eta 44,7 kilo, eta beste indibiduoa, seguruenik emakumezkoa, 1,46 metro altuera eta 39,5 kilo. Tamaina hauek Lucy-rentzat proposatutako altuera gainditzen dute, eta berriz, gizaki modernoarekin baino, gorilen portaera sozial tipikoagoa iradokitzen dute zeinetan gizonezko bat eme-talde batekin bizi den.
Argazkien informazio iturria: Elife. https://elifesciences.org/content/5/e19568