[EUS] Lehenengo gizakiak Amerikara uste zena baino 10.000 urte lehenago iritsi ziren
- historiaurrekoiker
- 19 ene 2017
- 2 Min. de lectura

Ipar Amerikako gizakien lehen sarrera unea Bering itsasartetik 10.000 urtetan aurreratu da. Ariane Burke-k, Montreal Unibertsitateko Antropologia Departamenduko irakaslea, eta doktoregoko bere ikasleak Lauriane Bourgeon, Thomas Higham Doktore eta Oxfordeko Unibertsitateko Radio-karbono Azeleragailu Unitateko Zuzendariordearen ekarpenarekin, baieztapen berri hau frogatu dute. Ipar Amerikako asentamendu goiztiarrena, aztarnategi zaharrenen arabera, gaur arte 14.000 urtetan estimatzen zen, orain 24.000 urtetan kokatzen dena, Azken Maximo Glaziarraren testuinguruan.
Ikertzaileek bere aurkikuntza Bluefish Haitzuloetako material arkeologikoak erabiliz gauzatu zuten, Yukon probintziaren iparraldeko Bluefish ibaiaren ertzean kokatua, Alaska eta Estatu Batuetako mugatik hurbil. Hezurren jatorria Jacques Cinq-Mars arkeologoa buru izandako indusketan kokatu behar ditugu, 1977 eta 1987 urte bitartean aurrera eramandakoa. Animalien hezurretan eginiko datazio radiokarbonikoetan oinarriturik, ikerlariak eskualde horretako giza asentamendua 30.000 urtetan datatzen zenaren hipotesia defendatu zuen. Antzeko kronologiako beste aztarnategien absentziak, Cinq-Mars-en hipotesia komunitate zientifikoan eztabaida-gradu handiarekin mantentzea suertatu zuen. Bestalde, ez zegoen probarik Bluefish Haitzuloetako zaldi, mamut, bisonte eta karibuen hezurren presentziak, giza jardueren ondorio izan zirenik.
Gauzak argitzeko, Bourgeon-ek Gatineau-ko Historiako Museo Kanadarrean kontserbatzen diren 36.000 hezur zati inguru aztertu zituen. Ekomorfologiako eta Paleontropologiako UdeM-eko Laborategiko pieza batzuen analisi sakonak giza jarduerako aztarna ukaezinak erakutsi zituen 15 hezurretan. Halaber, beste 20 zati inguru ziurrenik jarduera bereko aztarna erakutsi zituzten. “Hezurren gainazaleko V itxuran lerro zuzenetako saila egin ziren harrizko tresneriarekin animalien azala kentzeko” azaltzen du Burke-k, “Hauek gizakiek sortutako mozketa-marka eztabaidaezinak dira”.
Burgeon-ek hezurren radiokarbono datazioa gauzatu zuen. Zatirik zaharrena, zaldi baten masailezurra da, harrizko tresneriarekin gauzaturiko marka ezberdinak erakusten dituena, itxuraz mihia ateratzeko, 19.650 urteko kronologian datatua, 23.000 eta 24.000 orainaren baino lehen baliokidea dena.
Beringiako eskualdea Ipar-Mendebaldeko Lurraldetako Mackenzie ibaitik Errusiako Lena ibairaino hedatzen da. Burke-ren arabera, ikerketa genetiko berriek iradokitzen dute populazio-talde batzuk Beringiako gainerako mundutik isolaturik geldituko zirela 25.000 urtetik 24.000 urtera bitartean, Azken Maximo Glaziarrak sortutako muturreko baldintza klimatikoak direla eta. Lauriane Bourgeon-en doktoretza ikerketaren emaitzak PLOS ONE aldizkarian argitaratu ziren, izenburu honekin: “Earliest Human Presence in North America Dated to the Last Glacial Maximum: New Radiocarbon Dates from Bluefish Caves, Canada”.
Informazio iturria: http://www.heritagedaily.com/2017/01/the-first-humans-arrived-in-north-america-a-lot-earlier-than-believed/113918