[EUS] Ötziren azken janaria
- historiaurrekoiker
- 22 ene 2017
- 1 Min. de lectura

Ötzi “izotzetako gizona” bezala ezagututako Neolitoko momiaren azken janaria, basahuntzezko halako xingar lehorra izan zen, bere urdailaren analisitik ateratako azken datuen arabera. Momia hau, 1991ko irailean aurkitua izan zen bi alpinista alemaniarrengatik, Alpeetako Ötztal-en, Hauslabjoch-etik hurbil, Austriako eta Italiako mugan, 3.200 metro eta 5.300 urteko antzinakotasunarekin.
Gorputza aztertua, neurtua, erradiografiatua eta datatua izan da, ondorioztatuz indibiduoak, 45 urte zituela kalkulatzen dena, artikulazioko arazoak, gogortutako arteriak, behazun-kalkuluak eta oinaren hatz txikian konkor desatsegin bat zuela, ziurrenik izoztearen ondorioz. Gainera, bere urdailean Lyme-ren gaixotasuna eragiten duten parasitoetako arrautzak aurkitu zituzten. TAC bidezko esplorazioak erakutsi zuen Ötzik, kapako urratu txikiaren ondoan, ezkerreko birikan gezi punta bat sarturik izango zuela hil zenean. Geziko zurtoina atera egin zen, berak edota kide bateengatik era bortitzean hil zela frogatzen duena.
Egindako azken analisietarako, zientzialariek urdailean aurkitutako ahuntz haragiaren nanoegitura analizatu eta haragi prestatutako beste mota batzuekin alderatu dute, eta “jan zuen azkena oso haragi koipetsua eta lehorra izan zela” konklusiora iritsi dira, Albert Zink, Bolzano-n (Italiako iparrean) ikerketaren liderrak gehitzen duen bezala, eta horrekin batera aitortu duenez: “haragi lehor eta gordinak bere zuntza mantentzen du, Ötziren urdailean aurkitu dugun bezala, egitura hori aldiz desagertu egiten da hura prestatzerakoan edo erretzean”. Haragi eta beste elikagai batzuetako deshidratazioa duela milaka urtetatik erabiltzen den teknika bat da denbora luzeago batean kontserbatu ahal izateko. Aurkitutako substantzia koipetsuen estudioak frogatu dute ez dela gazta edo beste esneki batzuk, ikertzaile batzuek espekulatu duten bezala. Haragiarekin batera, elorri beltz-hazi batzuk identifikatu ziren, aran txikiak, sustrai batzuk eta 30 polen tipo ezberdin, izotzetako gizona udaberrian edo udaren hasieran hil zena zehazten dutenak.