top of page
  • Google+ Social Icon
  • Facebook Social Icon
Buscar

[EUS] Paleolitoko arteak galeria publikoetatik erakusketa pribatuetara eboluzionatu zuen

  • historiaurrekoiker
  • 25 ene 2017
  • 2 Min. de lectura

Blanca Ochoak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Geografia, Historiaurrea eta Arkeologiako Saileko ikertzaileak, Paleolitoan irudi artistikoak irudikaturik dauden espazioak aztertzea proposatu du, honela adierazpen grafikoen helburua ondorioztatzen saiatzeko. Ikerketa hau, Blanca Ochoaren doktorego-tesiaren (Salamanca, 1987) parte izan da, “Espazio grafikoa, ikuspena eta leizetako igarotzea: Eskualde Kantabriarreko arte paleolitodun haitzuloen erabilera” eta UPV/EHU-ko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko Historiaurreko Ikerketa Taldean (IT-622-13) aurrera eramanda, Marcos García Diez (irakasle eta UPV/EHU-ko ikertzaile) eta Álvaro Arrizabalaga Valbuena (irakasle eta UPV/EHU-ko ikertzaile) zuzendaritzapean.


Bere ikerketan, irudi edo grabatuen kokapenean desberdintasun kronologikoak ikusi ditu, labarretako arteko funtzio eta esanahia Goi Paleolitoan zehar aldatuz joan dena aditzera eraman dezakeena. Irudiak eta grabatuak egiteko ea espazioa aukeratzeko lehentasuna ematen den izan da ikerketaren helburua, Asturias eta Kantabrian kokaturiko bederatzi haitzuloen azterketan oinarritu dena. “Orain arte gutxi ikertu den aspektua izan da”, komentatzen du ikertzaileak. Berezko metodologia garatu zuten irudikatutako adierazpen grafikoen ikuspena ikertzeko, espazioari buruzko aldagaiak (gelaren tamaina, irisgarritasuna, argi naturalaren presentzia, etab.) edota irudiekin zuzenean loturiko ezaugarriak: “Obren tamaina, aurkitzen diren altueran, eta batez ere, gauzaturiko teknikak (pintura edo grabatua) ikuspena determinatzen du hein handi batean ­—deskribatzen du Ochoak—. Pintura grabatua baino askoz ikusgaiagoa da, eta oraindik gehiago grabatua oso sakon ez bada egiten”.


Ikusitako desberdintasun kronologikoak, ikerketan atera dituzten emaitza interesgarrienetariko bat izan da: “Goi Paleolitoan zehar, grafien banaketa topografikoa aldatuz joan zen: Goi Paleolitoko lehen faseetan zehar tamaina ertain eta handiko irudien preferentzia ikusten da haitzuloetako galeria nagusietan. Magdalen aldian, duela 20.000 eta 12.000 urte bitartean, haitzuloen ibilbide nagusitik urruntzen diren espazioen erabilera handitzen da, tamaina txikiko geletan, batzuetan ezkutaturik; gainera, tamaina txikiagokozko irudiak nahiago dira eta grabatuaren erabilera areagotzen da teknika gisa. Baliteke aurre-magdalen aldiko artea, komunitatearen ikuspenera zuzenduta egotea. Espazio txikien erabilera Magdalen aldian, hala ere, artea zerbait mugatuagoa izatera pasatu izana adieraz dezake, edo beste funtzio-mota bat zuela”.


Nahiz eta ikerketa mota berria izan, eta esparru geografiko mugatu batean burutua izan, Ochoak lortutako emaitzen aurretiazko izaera azpimarratzen du. Edonola ere, nori zegoen arte paleolitoa zuzendua jakiteko oinarriak jartzen lagunduko duela pentsatzen du, eta ondorioztatzen du: “Ikerketarekin jarraitzea gustatuko litzaidake, aztertutako zonaldean emaitza oso interesgarriak irten direlako, eta atera ditugun konklusioak beste zonalde batzuetara hedatu daitezken ikusi nahi izango nuke”.


Informazioaren iturria: Campusa (Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkaria). http://www.ehu.eus/es/web/guest/campusa


RECENT POST
  • Grey Google+ Icon
  • Grey Twitter Icon
  • Grey LinkedIn Icon
  • Grey Facebook Icon

© 2023 by Talking Business.  Proudly created with Wix.com

bottom of page