top of page
  • Google+ Social Icon
  • Facebook Social Icon
Buscar

[EUS] Mesolito valentziarreko ustezko praktika kanibalak

  • historiaurrekoiker
  • 31 ene 2017
  • 1 Min. de lectura

Universitat de València-ko (UV) arkeologoak liderra diren diziplina anitzeko talde batek, praktika kanibalen ebidentziak aurkitu ditu gizakiak manipulatutako 30 giza hezurretan Marina Altan (Alacanten), zehatzago Coves de Santa Maira aztarnategian, 10.200 eta 9.000 urte bitartean datatuak.

Ikerketa Journal of Anthropological Archaeology aldizkari akademikoan argitaratua, portaera antropofagoaren ebidentziak aurkezten ditu, Mesolito garaiko Mediterraneoko mendebaldeko arroko ehiztari-biltzaile taldeen artean. Juan V. Morales Pérez-ek, ikerketaren egile nagusienak azaldu duen bezala, aztertutako hezurretan identifikaturiko markek “harategi eta kontsumo orden logikoak jarraitzen dute” eta adierazi du marka desberdinen bitartez, harrizko tresneria, hortzak, perkusioko eta suek, eta bere disposizioarengatik, aipaturiko portaera kanibala baieztatzea posiblea dela. Hauek identifikatu ahal izateko, bereziki hortz-markak, beste haragijale batzuek utzitakoen antzekoak izanik, konparaziozko ikerketaz baliatu dira aztarnategiko geruza estratigrafiko berean aurkitutako animalien aztarnekin. Gainera Moralesek gehitu du: “Badakigu Mesolitoko ehiztari-biltzaileak (10.500 – 7.000 urte) erdi-mailako mediko eta kostaldeko ekosistemetatik errekurtso eta baliabide ezberdinen ustiaketa gauzatu zutela. Beraz, ezagutu eta kontsumitzen zituzten errekurtso-aukera zabala zen, portaera hau testuinguruan jartzen duen nutrizio-gabeziaren ebidentziarik izan gabe. Aurkikuntza berri honekin, bide berri bat irekitzen da Europako hegoko historiaurreko azken ehiztari-biltzaileen praktika sozialen inguruan. Egindako ikerketaren emaitzak izenburu honekin argitaratu da: “Funerary practices or food delicatessen? Human remains with anthropic marks from the Western Mediterranean Mesolithic”.

http://www.uv.es/gpremsa/S0278416516301702-main


RECENT POST
  • Grey Google+ Icon
  • Grey Twitter Icon
  • Grey LinkedIn Icon
  • Grey Facebook Icon

© 2023 by Talking Business.  Proudly created with Wix.com

bottom of page