[EUS] Duela 5.750 urteko haur baten ehorzketaren dokumentazioa Las Cuevasen
- historiaurrekoiker
- 6 feb 2017
- 1 Min. de lectura

Aurkikuntza, UNCuyo Unibertsitateko Zientzia Zehatz eta Natural (FCEN) fakultateko Giza Paleokologia Laborategiko eta Cenicet-eko International Center of Earth Sciences-eko (ICES) ikertzaile talde batek, Víctor Durán eta Alejandra Gascoren gidaritzapean, eraman zuten aurrera. Umearen aztarna arkeologikoak, Mendoza-ko (Argentina) probintziako mendebaldean aurkituak izan ziren, 3.200 metroko altitudean eta 5.750 urteko antzinakotasunarekin. Topaketa hau 2015ean gertatu zen, indusketa eremuan metro bateko sakontasunera iritsi zirenean. Hezur aztarna hauek, Cornelio Mayano Museora eraman ziren haien ikerketa egokirako, landa-lanak geldituz. “Las Cuevas-eko Haurra” jada izendaturiko hezurren parte bat Estatu Batuetara bidali zen, non erradiokarbono datazio sistemaren bitartez datatu ziren, aztarnek 5.750 urteko antzinakotasuna determinatu zutelarik.
Hipotesi nagusiak “Las Cuevas-eko Haurra” lurralde horietan kokaturiko familia nomada baten kide izango zela kontsideratu dute. Duela 5.000 urte, familia hauek, 20 eta 30 kidez osatuak, zeharbide ezberdinak egiten zituzten Andeetako bailaretaraino elikagaiak eskuratzeko eta, ikerketaren liderretako batek seinalatzen duen bezala, Víctor Durán, ehorzketa burutzeko espazioaren aukeraketa ez zen ausazkoa: “Dudarik gabekoa da leku hori aukeratu zutela ehorzketa gauzatzeko zeren eta ziurrenik maiztasun nabariarekin bisitatuko zuten, lurraldekotasun moduko idei bat kontsideratuz” eta gehitzen du: “Beharbada haiek hurrengo urtean leku berean egongo zirelako utzi zuten hura hor, hainbeste pena ez ziena sorraraziko”. Las Cuevas-eko eremuan uda pasatzen zuten taldeek, mendebaldeko mendikatearen aldetik zetozen, hots, gaur egungo Txileko Errepublika denarengatik. Hau, Alejandra Gasco-ren hitzetan, ikerketako zuzendaria, hura zeharkatzeko erraztasuna eta ekialde lurraldeko taldeek beste haran andetarrak landare eta fauna baliabidetan aberatsak zituztelako izan zen. Nahiz eta teoria hau egiaztaturik ez egon, nahiko probablea da izan ere, hezur aztarnekin batera, zeramika mota bat aurkitu zen, mendikatearen beste aldean aurkitzen denaren oso antzekoa.