top of page
  • Google+ Social Icon
  • Facebook Social Icon
Buscar

[EUS] 3.000 urteko brontzezko ezpata baten dokumentazioa Eskozian

  • historiaurrekoiker
  • 20 feb 2017
  • 1 Min. de lectura

Guard Archaeology enpresako arkeologo talde batek, lurperatutako Brontze Aroko arma multzo bat aurkitu du Eskozian. Aipaturiko aurkikuntzen artean, lantza bateko punta eta ia ukigabe mantendu den ezpata bat aurkitzen dira. Aurkikuntza Eskoziako Carnoustie izeneko herri batean burutu zen, Ipar itsasoko kostaldean kokatua. Eskualdeko autoritateek arkeologo talde bati bi futbol-estadio eraikiko ziren lur eremua ikuskatzea eskatu zioten.


Material arkeologikoak lan metalurgikoen historiarako altxor esanguratsu eta arrarotasun handiko elementu bezala deskribatu dira. Horrela, lantzako punta urrearekin apaindu zen, zeina indusketa arkeologikoetan dokumentatzea oso ezohikoa den, Britainia Handia eta Irlandan lantza punten multzo txiki bat baino ez egonik, horien artean 1963an Pyotdykes Farm-en aurkitutakoak, Dundee-ko mendebaldean. “Oso arraroa da, indusketa moderno batetik hauek bezalako artefaktuak berreskuratzea, denboraren poderioz bere hauskortasuna dela eta. Aurkikuntza hau egiteko, gure taldeak 80 kilogramoko lur bloke bat atera zuen, prozesatua izan zena objektuak lurpetik atera arte” dio Alan Hunter Blai-ek, proiektuko arduraduna eta enpresa arkeologikoaren kideak. Arrazoi honegatik, beharrezkoa izan da esku-hartze zorrotz eta une oro zaharberritze eta kontserbazio espezialitatedunengatik ebaluaturik egitea. Urrearekin apaindutako puntaz gain, enpresa arkeologikoak brontzezko ezpata bat aurki du, 3.000 urteko antzinakotasuna duena eta larru zati batzuekin dokumentatu dena, ziur aski bere lotura egokirako, eta larakoaren eta zorroaren inguruan ehun-hondarrak ere aurkitu dira, “Brontze Aroko ebidentzia organikoak, zur-zorroa bezala, oso kasu gutxitan bizirauten dute, eta ondorioz honek aurkikuntza hauen garrantzia azpimarratzen dute” gehitzen du Beth Spence, aipaturiko armetako indusketan parte hartu duenak eta proiektuko arduradunak. Deskribatutako armen aurkikuntzen ondoan, ikerketa-taldeak 1.000 elementu arkeologiko baino gehiago dokumentatu ditu, horien artean Brontze Aroko garai bereko izango liratekeen hamabi etxe erdizirkularreko oinplanoak eta antza denez bi gela lekuko hondarrak Neolitoko garaikoak.


RECENT POST
  • Grey Google+ Icon
  • Grey Twitter Icon
  • Grey LinkedIn Icon
  • Grey Facebook Icon

© 2023 by Talking Business.  Proudly created with Wix.com

bottom of page