[EUS] Mamuta “berpizteko” saiakera berriak
- historiaurrekoiker
- 27 feb 2017
- 1 Min. de lectura

Harvardeko Unibertsitateko diziplina anitzeko talde batek ezagutarazi du mamut iletsuaren (Mammuthus primigenius) eta Asiako elefantearen (Elephas maximus) arteko lehen enbrioia errealitatea izan litekeela bi urteren buruan. Proiektuaren berria, Zientziaren Aurrerapenerako Amerikako Elkartean (AAAS) gauzatu zen, George Church-iren eskutik, Harvardeko irakasle eta ikerketaren zuzendariarengatik. Handinahi proiektu genetiko hau, mamutaren izaera tipikoak Asiako elefantearenetan lotuz, enbrioi hibridoa sortzean oinarritzen da, Church irakasleak baieztatzen duen bezala: “Gure helburua mamut-elefante enbrioi hibridoa sortzea da. Elefante bat, mamutaren ezaugarri batzuekin sortzea orain probableagoa izango litzateke. Oraindik ez gaude hor, baina urte pare batean pasa liteke”. Animalia, batzuetan “mamufantea” deitua, elefantea izango litzateke, baina belarri txiki, larruazalpeko koipearekin, ile luze eta iletsua eta klimatologia hotzari egokitutako odol ezaugarriekin. Horretarako, beharrezkoa da, “CRISPR” deituriko gene-edizio erreminta boteretsua erabiltzea, mamutaren geneak elefantearen DNAn lotzeko. Orain arte, taldeak aldi zelularrean gelditu da, baina orain enbrioi sorrerarantz mugitzen ari da: “Ebaluatzen ari gara aldaketa hauen guztien inpaktua” gehitzen du Church, gainera, Asiako elefantea babesten lagun lezakeela kontuan hartzen dute, gaur egun desagertze arriskuan dagoena. Proiektua 2015ean hasi zenez gero, ikertzaileak mamutaren DNA 15etik 45era handitu dute elefante bitartekoren genoman lotu den “edizioetako” kopurua. Gainera, ikerketa-taldeak aitortu du jada bere laborategian sagu-enbrioi bat 10 egunetan umetoki artifizialean hazteko gai direla. Hala ere, proiektu hau ez dago eztabaidatik kanpo, zientzialari batzuek, mota honetako esperimentuek sor ditzaketen arazo etikoen gainean ohartarazten dutenez gero. Horrela, Matthew Cobb-ek, Manchesterreko Unibertsitateko zoologiako irakasleak, deklaratzen du: “Mamutaren “berpiztea” arazo etiko masiboa planteatzen du. Zer pasatuko da elefante-mamuta hibridoa jaiotzen denean? Nola jasoko dute elefanteek?"
Hainbat ikertzailek deitzen dioten bezala, mamutaren berpizteak, errealitateko perspektiba bat bilakatu da, geneetako edizioko teknika iraultzaileengatik, Siberiako izotzetako milurtekoetan zehar izoztutako DNAren txertatzea ahalbidetzen duena.
Informazio iturria: https://www.theguardian.com/science/2017/feb/16/woolly-mammoth-resurrection-scientists