[EUS] Xuchang-en aurkitutako 100 mila urteko antzinakotasuneko bi garezurrek giza eboluzioaren bilak
- historiaurrekoiker
- 6 mar 2017
- 1 Min. de lectura

Nazioarteko arkeologo talde batek, Henan-eko Kultur Ondareko eta Arkeologiako Institutuko ikertzaileak gidatua, Txinako iparraldeko historiaurreko hominidoak populazio autoktonoaren eta europarren hibridoak izan ahal diren ziurtasun berria iradoki du. Science aldizkarian argitaratutako lanean, 2007 eta 2014 urtetan Xuchang-en, Henan-eko probintzia zentralean, aurkitutako bi garezurren analisia jasotzen du. Aipaturiko giza fosilak, Xuchang 1 (26 zatitan) eta Xuchang 2 (16 zatitan), hominido txinatarren, lehen giza modernoen eta neandertalen ezaugarriak partekatzen dituzte. Horrela, Li Zhanyang-ek, ikerketaren egileetako batek, azpimarratzen duen bezala, garezurrek hezur okzipitala eta belarriko barneko egiturak neandertaletan dokumentatzen direnen antzekoa dute, eta aldi berean, Homo erectus pekinensis giza espezie primitiboaren ezaugarriak identifikatu dituzte, horien artean, neurogarezur-ganga baxua, neurogarezur lisoa eta barrurantz inklinazioa duten mastoide motzak. Antzekotasun eta ezaugarri hauengatik, ikertzaileek jarraikortasunaz hitz egiten dute, Li iradokitzen duen bezala: “Xuchang-eko gizakiak, Pekingo Gizakiaren (200.000 eta 700.000 urte antzinakotasun bitartean) eta Txinako iparraldeko lehen giza modernoen artean (40.000 urte antzinakotasun inguru) bizi izan ziren, Txinako iparraldeko giza eboluzioaren jarraikortasuna probatzen duena”. Asiako ekialdean neandertal ezaugarriak dituzten lehen giza fosilak dira, eta diziplina anitzeko proiektu honetarako, Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala (OTA) eta hiru dimentsio teknologiaren erabilera aukeratu zuten, munduko beste aztarnategietan aurkitutako giza fosilekin konparatu ahal izateko. Horretarako, Li ikertzaileak Txinako Zientzia-Akademiaren, Pekingo Unibertsitateko, Txina ekialdeko Unibertsitateko eta Washington San Luis-eko Unibertsitateko ikertzailez osaturiko nazioarteko taldea eratu zuen.