[EUS] Grabatu motibo batzuk dituen 4.000 urte baino gehiagoko trikuharri bat aurkitu dute Galilean
- historiaurrekoiker
- 13 mar 2017
- 2 Min. de lectura

Barneko grabatu motibo batzuekin, 4.000 urte antzinakotasun baino gehiagoko trikuharri bat aurkitu dute Galileako eskualdean. Tumulu zirkularreko trikuharri bat da, hogei metroko diametroa baino gehiago neurtzen duen ganbera zentral baten inguruan eraikia, erabilitako harri basaltikoen pisu osoa laurehun tonatan estimaturik. Trikuharriko tumulu erraldoia mendebalderantz okertutako aldaparen gainean eraiki zen, tokian mendebaldeko eremua partzialki erori zena, bi eraikuntza segidako aldi identifikatzea ahalbidetuz. Lehen aldian, errekarri erraldoiko lerro zirkularrak markatuta, gutxi gorabehera tumuluaren mendebalderantz diametro erdira ikusi daiteke. Lerro honetan, bi azpiganbera (3b eta 3c) tumuluko izkinetan eraiki ziren. Bigarren aldian, egituraren mendebaldean harriak eta bloke gehigarriak metatu ziren tumulua handitzeko, bere azkeneko dimentsio eta gaurko egoerara. Lehen aldian bezala, hego-mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko tumuluaren muturretan bi azpiganbera (3d eta 3e) gehigarri eraiki ziren. Aipatutako bi eraikuntza aldien bitartean igarotako denbora ezin da jakin, baina trikuharriaren tumuluan eraikitako lau azpiganberak tamaina ertaina dute (1x3 metro) eta luzangak, eta bat edo hiru basalto-harri handik estalita daude. Trikuharriaren tumuluko goialdean, angeluzuzena den ganbera zentrala aurkitzen da (3a), hiru metroko luzera, bi metro zabalera eta sabaia indusketa arkeologikoa gauzatu aurretik azalera gainetik metro eta zazpiren gainetik kokatuz. Aipaturiko trikuharriaren ganbera zentralaren gainean, basaltoko harri erraldoi bakarra aurkitzen da. Era irregularrean, harriak lau metro luzera baino gehiago, hiru metro eta erdi zabalera eta metro bat eta hogei baino gehiagoko lodiera du, bere pisua berrogeita hamar tonatan estimaturik. Hau, Ekialde Hurbileko trikuharri baten eraikuntzan erabili den harri handienetariko bat da. Gainera, hego-ekialdeko ganberako sabai zentraleko muturrean, grabatutako labar-arteko taula aurkitu zen. Aipaturiko taulak, grabatutako argi eta garbi identifikatutako hamalau elementu eskematiko bereizten dira. Formek motibo aldaketa bakarrean irudikaturik, lerro bertikala beherantz bere goialdearekin elkartutako arku batez osaturik dago. Horrela, erdiko marraren luzera elementuen eta arkuaren kurbaduran desberdintzen da, elementuen bataz bestekoa hogeita bost zentimetroko tamaina izatera iritsiz. Elementu indibidual bakoitzeko lerrokatzea arinki desberdina da, hego-mendebaldetik ipar-ekialdera ganberako sabaian zeharreko mugimenduko okertuko ibilbidea sortuz.
Aurkikuntza, ONE PLOS aldizkarian argitaratu dena, “Ekialde Hurbileko trikuharrietan aurkitzen den artedun lehen adibidea da” ziurtatzen dute indusketako arduradunek. Aurretiazko lanean, nahiz eta grabatuen argitasuna, arkeologo eta ikerlariek ezin izan dute talde artistikoa eta bere esanahia deszifratu, konklusio zehatzik ez lortzea ekarri duena: “Ekialde Hurbil osoan ez da existitzen horrelako grabatu formak harri batean dituen beste adibiderik, eta ondorioz bere esanahia misteriotsua izaten jarraitzen du” gehitzen du Uri Berger, ikerketaren ikertzaileetako batek. Egitura megalitiko hauek “Gizarte bateko sistema ekonomiko eta sozial konplexua azpimarratzen dute, ingeniaritza proiektu monumentalak gauzatu zituztenak, baina beste ebidentzia arkeologikorik utzi gabe” nabarmentzen du.

Informazio eta irudien iturria:
http://journals.plos.org/plosone/article?id=10.1371/journal.pone.0172969