top of page

[EUS] “Uro distiratsua” eta plaketetan eginiko beste grabatu batzuen aurkikuntza Bretainian


Frantziako Bretainian, Doulas-en, arkeologo talde batek, PLOS ONE aldizkariaren bitartez, 1987an Rocher de l'Impératrice aztarnategian aurkitutako historiaurreko grabatuen berri eman du. Aipaturiko aztarnategia, aterpe harritsu txiki bat da, gutxi gorabehera hamar metroko luzera, hiru metro sakonera eta bi metro altuera duena, Plougastel-Doulas-etik hurbil, Bretainiako mendebaldeko muturrean kokatua. Aterpea, Brest-eko Badian aurkitzen da, berrogeita hamar metroko kuartzita labar baten ondoan. Bere testuinguru geomorfologiakoarengatik, lekuaren sekuentzia estratigrafikoa konplexua da. Harrizko industria multzoa 4659 elementuz osaturik dago (2313 artefaktu ur-bahetzean zehar aurkituak). Multzo honen %50a dokumentatutako US-102/103 mailan jaso zen, eta berriz, beste %3a US-108 mailan aurkitu zen, neolitoari egokitzen zaiona. Gainerako taldea, asaldatutako testuinguruetan jaso zen. Ziurtasun teknologiko eta tipologikoak kontuan hartuz, nahastutako testuinguruan aurkitutako talde gehiena Azil aldiko okupazioarekin erlazionatu daiteke. Industria hau, batez ere suharrian (%97,3) eginikoa da, eta azpimarratzekoa da, Bretainian, ez dela suharri azaleratzerik dokumentatzen. Inguruko arro sedimentarioetako suharrizko lehen azaleratze kontinentala hirurehun kilometro baino gehiagotara aurkitzen da, aztarnategiaren mendebalderantz. Rocher de l'Impératricen erabilitako suharri gehiena homogeneoa da eta Kanaleko ertzean eta Ozeano Atlantikoko itsasbazterreko harri-koskorren antzekoa da. Lekuan aurkitutako xafla batzuen dimentsioak harri-koskor hauen moduluarekiko bateraezinak dira.


Harri industria honekin batera, non lurzoruaren azidotasuna dela eta material organikoak mantendu ez direnak, orain arte apaindutako berrogeita bost plaka dokumentatu dira. Plaketa hauetako berrogeita hiruk, hamar zentimetro baino gutxiago dituzte, eta horietatik hogeita bederatzi, bost zentimetro baino gutxiago. Pieza hauek prozesu eta alterazio maila ezberdinak erakusten dituzte, zatikatze maila handiekin. Gainera, piezen gehiengoak grabatuetan eragiten duten alterazio zaharrak aurkezten dute. Grabatuak zabalera eta sakontasun konbinazio desberdinekoak dira; anizkun eta aldaera mehekoak eta azalera lerro sinpleekin. Talde honen motiboak eta konbentzio formalak, bere dimentsioaren ondorioz batzuetan deszifratzea zailak izanik, bereziki zaldi, uro eta motibo geometrikoengatik ezaugarritzen dira. Hala ere, beste plaketa batzuek ez dute itxuraz inongo antolaketarik aurkezten eta ematen duenez “ez antolatutako lerroak” dira. Zaldi grabatuak kopuruan gehiengoak izan arren, uroen irudikapenak enfasi berezia erakusten dute. Plaketa hauetako batean, bi uro buru dokumentatzen dira, aurreko aurpegian bat eta kontrakoan bestea. Aldeetako batek, konposizio berezia ematen du, izan ere, uro baten burua profilean irudikatzen da non izpi sakonek inguratzen duten, ikuste-efektu berezi bat aurkeztuz. Europako ikonografia paleolitoan ez da horrelako “animalia distiratsu” baliokiderik aurkitu. Pieza honen ikerketa teknologikoak nahita egindako antolaketa bat erakusten du, eremu zentrala seinalatzeko, non tximistak animaliaren ondoren grabatu ziren. Nahiz eta, aipaturiko animaliaren adarretan serie berriko grabatu berri batez azentuatu da, tximistak eta adarrak zenbait eremutan gurutzatuz. Halaber, irudiaren ikusizko inpaktua pigmentu beltzarekin indartu da, Raman espektrometriari esker antzeman den bezala. Tximista sakoneko eta antzeko patroia gutxienez beste plaketa txiki batean dokumentatzen da, iradokiz, beste irudi distiratsu batzuk irudikatu zituztela. Ikuste-balioespen berezi honetaz gain, bi animaliek irudikapen naturalista aurkezten dute: bere inguruak ondo eraturik daude, eta adarrak bihurgunetsuak dira. Bi subjektuek aldaera batzuk erakusten dituzte, kontrako aurpegiaren osaera-lana delikatuagoa da, eta adarrei ere emandako perspektiba desberdina dirudi. Aurreko aurpegiaren uroak, animaliaren bolumena erreproduzitzeko saio berezia egin zen: plaketaren foliazio naturala erabili zen eta abrasio bidez arinki ukituak eman, erliebea iradokitzeko.


Informazio eta irudien iturria:

http://journals.plos.org/plosone/article?id=10.1371/journal.pone.0173037

RECENT POST
bottom of page