[EUS] María José Iriarte Chiapusso: “Nire ibilbide ikertzaileak eman dizkidan poztasun nagusietako b
- historiaurrekoiker
- 3 abr 2017
- 2 Min. de lectura

María José Iriarte Chiapusso Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Historiako Doktorea, Historiaurreko Ikerketa Taldeko ikerlaria (IT-622-13), eta Ikerketa Irakaslea IKERBASQUE dugu. Bere ikerketa lerro nagusiak Goi Pleistozeno eta Holozeno bitarteko landaredi eta dinamika klimatikoaren ikerketan eta ekoizpeneko sistema ekonomikoaren adopzioaren ondorioz paisaiako antropizazio graduaren definizioan (Paleopalinologia) zentratu ditu. Gainera, jarduera arkeologiko desberdinak zuzentzen ditu Euskal Herriko ehiztari-biltzaileen testuinguru arkeologikoetan, horien artean aipagarriak izanik Jaizkibel mendian aurrera eramandako jarduera arkeologikoak, edota Bolinkoba, Ezkuzta, Lezetxiki edo Irikaitz aztarnategiak, beste batzuen artean.
Zeintzuk dira zure ikerketa gaiaren aurrekariak? eta zein puntutan kokatzen ginen duela 30 urte?
Joan den mendeko 80etako hamarkadan, testuinguru arkeologikoetan Palinologiaren aplikazioak bere garapena hasten du Euskal Herrian. Hasieran, sekuentzia paleolitikoak aukeratuenak dira, baina nire Doktorego-Tesiaren ondorioz (1994, Euskal Herriko Unibertsitatea) Holozenoko sekuentzietan oinarritua, gure ezagueraren eremua nabarmenki handitzen da eremu konolo-kulturalean.
Zeintzuk izan dira aurrerapen nagusienak zuen lanaren ekarpenaren ondorioz gehituz joan direnak?
90. hamarkadan, Historiaurreko Sailean nire doktorego-tesiaren errealizaziorako jasotako laguntza, Lydia Zapata Doktorearen makro-hondar begetaletako munduan hasitako ikerketarekin osatu zen.
Arkeologiaren diziplinarteko izaerak eta paleobotanikako ikerketa lerroen osagarritasunarekin batera, Historiaurreko Sailean Paleobotanikako laborategiaren finkatzea gidatuko dute, non paleobotanikako diziplina ezberdineko ikerlariak prestatu eta prestatzen ari diren.
Euskal Herriko lurraldeak eremu biogeografiko anitzak eskaintzen ditu, Kuaternarioko dinamika klimatikoari modu ezberdinetan erantzun dutenak. Pleistozenoko sekuentzietako palinologia ikerketek, azken aldi glaziarra ezaugarritzen duten ekitaldi klimatiko segida azkarrak islatzen dute. Honen adibide ona, Labeko Kobaren (Arrasate, Gipuzkoa) sekuentzia dugu non 1500 urte baino gutxiagotan, pinuarekin batera hosto galkorreko haltza, haritza, hurritza eta gaztainondoak nagusitzen diren paisaia erlatiboki ireki batetik, mamutak, errinozero iletsuak, marmotak eta azkonar jatuna biziko diren oso aldi zorrotz batera aldatuko den. Ametzagaina (Donostia, Gipuzkoa) eta Mugarduia Sur-reko (Urbasa, Nafarroa) erregistroak, aldi glaziar honen baldintza interestaldialen adibide dira.
Tradizionalki, atlantiko-mediterraneoko isurialdeen banalerroa osatzen duten lerrokatze menditsuak, eremu atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko “hesi fisikotzat” hartu dira. Horregatik, kontuan hartzen zen eremu atlantikoan abeltzaintzara zentratuago jarduera ekonomiko bat gauzatuko zela, lurraldearen hegoaldeko nekazaritzarekin kontrajarriz. Ikerketa paleobotanikoek, teoria hauek zalantzan jarri dituzte, paisaiako antropizazio prozesuak (deforestazioa, artzaintza, nekazaritza) Neolito garatik intentsitate berarekin erregistratzen baitira isurialdeen banalerroaren bi aldeetan.
Nola ikusten dituzu etorkizuneko ikerketa palinologikoak?
Nire ibilbide ikertzaileak eman dizkidan poztasun nagusietako bat, Paleobotanikagatiko nire pasioa hedatzera laguntzea izan da. Gaur egun, Paleobotanikako laborategian “Lydia Zapata”, zazpi ikertzaile berrik gure lurraldeko diziplina honen etorkizuna osatzen dute, ezin ahazturik jada bere doktoratu ondoko fasean daudenak.
Berrikuntzek eta diziplina bakoitzerako berezko hobekuntzek erregistro botanikoaren fidagarritasuna optimizatzen digute. Duela 30 urte, zohikaztegi batean lortutako lagin bateko eduki palinomorfoaren ikerketa eta bere datazio kronologikoa egiten zen. Gaur egun, lagin beretik, eduki palinomorfoa, mikrofosil ez palinomorfoak, mikroikatzak (sute-patroien ikerketa, antropikoak edo ez) eta bere natura geokimikoa ikertzen dira adibidez. Informazio guzti honen bat-egitea erabakigarria izaten ari da eremu menditarreko gizakia Neolitotik garatu zuen erabilera ezagutzeko eta zein izan diren eragin honen ondorioak paisaia begetalean. Itxarotekoa da etorkizun hurbilean, gure ikerketa proiektuak egiteko oraindik aukera hobeagoak izatea.