top of page

[EUS] Blanca Ochoa: “Haitzuloetako ikerketatik lortutako emaitzek, irudien planifikazio baten existe


Blanca Ochoa Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Historiaurreko Doktorea eta Historiaurreko Ikerketa Taldeko ikerlaria (IT-622-13) dugu. Bere ikerketa Kantauri isurialdeko Paleolitoko labar artean zentratzen da, bere doktorego-tesia (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2016) irudien espazio grafikoa aztertzen du. Gaur egun Durham-eko (UK) Unibertsitatean ikasten ari da, Eusko Jaurlaritzako doktorego-ondoko kontratu batekin, Kantauriko paleolitoko arteko kronologian zentratzen dena eta, Kantauri isurialdeko haitzuloetako ikerketa lanekin uztartzen duena.


Zeintzuk dira zure ikerketa gaiaren aurrekariak? eta zein puntutan kokatzen ginen duela 4 urte?


Arte Paleolitoko irudien banaketa espaziala funtsezko gaietako bat izan da joan den mendeko 70 hamarkadatik aurrera, horien artean Leroi-Gourhan zeinak estrukturalismoan oinarritutako mota honen lehen ikerketa garatu zuen. Hauen ondoren, ikerketa espazialak dibertsifikatu egiten dira, Vialou, Sauvet, Lorblanchet, González-Sainz, Pastoors eta Weniger eta nazioarteko beste ibilbide luzeko ikertzaile batzuk, metodologia ezberdinak proposatzen dituztenak; aurreko ikerketetan oinarrituak edota metodologia propioak, nahiz eta, azken hauek ez ziren era sistematiko batean aplikatu. Duela lau urte jada ikertzaile guztiek, bat egiten zuten irudien posizioaren garrantzian, edonola ere, ez ziren ikerketa sistematikorik aurrera eraman, eta soilik talde zehatz batzuen aldakortasunak aztertu ziren, baina proposamen metodologiko ezberdinak ez ziren modu sistematikoan praktikan jarri.


Zeintzuk izan dira aurrerapen nagusienak zuen lanaren ekarpenaren ondorioz gehituz joan direnak?


Nire doktorego tesia lantzen ari nintzenean grafien ikuspenaren eta barrunbeko banaketaren gaineko berezko metodologia bat garatu nuen, zehaztutako sarbidearen ezaugarriak bezalako beste kontzeptu batzuk kontuan hartuz, eskala handiko espazioak zein panelak, beste aldagarri batzuekin konbinatuz, argi naturalaren presentzia, testuinguru arkeologikoa, euskarria, espazio mota – gelak, galeriak, katazuloak,… –, irudien beste batzuekin; irudien tamaina, lurzorurako bere altuera, egite posizio probableago konbinaketak, labar arteko estudioa, gaia, teknika, kronologia bezalako beste batzuekin bat eginez.


Haitzuloen analisitik lortutako emaitzetatik eta barrunbeko irudikapenen posizio espezifikoetatik, grafien plangintza baten existentzia dokumentatzea baimendu digute. Ikertutako area grafikoko emaitzek, nagusiki indibiduo bakar edota talde txikietara, 5-10 indibiduo, mugatutako espazioak aukeratuko zituztela apuntatzen dute. Gainera, desberdintasun kronologikoak ikusi ditugu grafien banaketa topografikoan. Goi Paleolitoko lehen faseetan zehar, joera bat dago tamaina ertain eta handiko irudiak egiteko haitzuloetako galeria nagusietan. Magdalen aldian zehar, duela 20.000 eta 12.000 urte bitartean, haitzulo ibilbide nagusietatik urrun kokatzen diren eremuak nagusitzen dira, tamaina txikiagoko geletan, batzuetan ezkutaturik; gainera, irudiak egiteko tamaina txikiagoa nahiago da eta grabatua teknika bezala areagotzen da. Aitzitik, Goi Paleolitoko lehen faseetan erabiltzen hasi eta hurrengo aldietan erabiltzen jarraitu zirenak, sarreraren hurbileko zonaldetan aurkitzen dira, bost eta zortzi pertsona talde ertain baten presentzia baimenduko luketen espazioak dira, eta irudikapen-dentsitate handiagoa aurkezten dute. Panel hauetan aurreko faseetan exekutatutako irudikapenen errespetua nabarmentzen da, ziurrenik garrantzi handikoak izango zirenak nahiz eta batzuetan exekutatuak izan, milurteko ezberdintasun kronologiko eta ziur aski sinesmen ezberdineko pertsona edo taldeekin.


Duela gutxi zure doktorego-ondokoa egiteko beka eman dizute, zeintzuk dira planteatzen zaizkizun erronka berriak?


Nire doktoreko tesia egiten nengoela arazo bat aurkeztu zitzaidan: Paleolitoko labar arteko kronologia ez dago behar bezain zehaztua gaur egun aldagai jakin batzuen analisia burutu ahal izateko. Azken urteetan aurrerapen garrantzitsuak produzitu dira datazio-metodo aplikazioari esker Paleolitoko labar artean, batez ere C14 eta U serieak. Hauek marko kronologikoko sorreran aurreratzea ahalbidetu dute, baina laginei eragiten dieten arazo eta aplikazioek, oraindik mugatua, Paleolitoko kronologiari dagokionez lan asko egiteke gelditzen da. Kronologia lerroa oso garrantzitsua da, Paleolitoko artea nola garatu zen oraindik ez badugu ezagutzen, gutxi gorabehera 30.000 urtetan zehar, ezin dugu aurreratu Kantauri isurialdean 40.000 eta 11.000 urte bitartean bizitako historiaurreko taldeen sinbolismoaren ezagutzan.


Nola ikusten dituzu etorkizuneko labar arteko ikerketak?


Azken urteetan, Kantauri isurialdeko labar arteko aurkikuntza ugari ematen ari dira, teknologia berrien eta espeleologiako taldeen konbinaketekin, multzo berrien kokapena ahalbidetu dute, orain arte ezagutzen zirenak bezain ikusgarriak izan ez arren, ikerketaren ikuspuntutik aurrerapena suposatzen dute, hutsune ezberdinak betez, horien artean Euskal Herrian zegoena pentsatzen zena. Eremu honetan duela bost urte eskas, ezagutzen ziren barrunbe kopurua hamar baino txikiagoa zen, eta azken urteetan kopuru hau esponentzialki handitu da Bizkaia zein Gipuzkoako ikertzaileen aurrerapenei esker. Aurkikuntza berri hauek talde paleolitokoen sinbolismo motibazioak hobeto ezagutzea baimenduko dute eta baita ondorioz, haien gizarteei buruz.

RECENT POST
bottom of page