[EUS] UPV-EHU-ko Historiaurreko Ikerketa Taldea, hautagarria Marie Curie kontratuetarako
- historiaurrekoiker
- 12 jun 2017
- 1 Min. de lectura

Euskal Herriko Unibertsitatea ofizialki 1985ean sortutako irakaskuntza eta irakaspenerako erakunde bat da. Euskal Herriko ikerketa erakunde liderra da, munduko 500 unibertsitate hoberen artean kokatua, Shangaiko Rankingaren arabera. Unibertsitateak 7.000 pertsona baino gehiagori lana ematen die 20 zentrotan banaturik, bere hiru campusetan 45.000 aurregradu eta graduondo baino gehiagorekin.
Euskal Herriko Unibertsitateko Historiaurreko Ikerketa Taldea Espainiako Arkeologiaren ikerketan balioetsitako taldea da. Taldeak, Iberiar Penintsulako eremu gako bateko leku garrantzitsuenetako ikerketa-proiektu oso nabarmenetan parte hartzen du (eskualdeko proiektuetako ia %70a eta laborategi-proiektuen eta argitalpen akademikoetako %90arekin). Diziplinarteko ikuspegi batekin lan egiten dugu, Geoarkeologia (Mikromorfologia, Sedimentologia), Bioarkeologia (Palinologia, Karpologia, Antrakologia, Mikro eta Makrofauna, etab), Paleoantropologia, material kulturala eta Historiaurreko giza portaerako adierazpen sinbolikoak jasorik, Paleolitotik Kalkolitora bitartean.
Zeharkako gaietan ere lan egiten dugu, Arkeologia Espaziala, lehengai litikoen segimenduan, adierazpen megalitikoak edota artearen jatorrian esaterako. Taldea hogei ikertzaile senior eta junior baino gehiagok, eta hogeita bost doktoregoko taldeak osatzen dute; hautagaiak (ia guztiak laguntza publikoekin), oso espezialitate arkeologiko desberdinetan. Gainera, Gerda Henkel/Marie Curie anfitrioi alemaniarra izan gara 2014 eta 2015etan zehar.
Aurreko eremuetako aldez aurretiko esperientziarekin eta iberiar kasuistika eta Pirinioetako arazoekin, ikerketa talde dinamiko batean sartzea eta ikerketaren emaitzak inpaktu-aldizkarietan argitaratzea nahi izango luketen ikertzaile gazteengan interesatuta gaude. Gaur egun lan egiten ari garen gai nagusienak Erdi Paleolitotik Goi Paleolitorako trantsizioa, Gravette aldia, labar artearen sorrera, Maximo Tardiglaziarra eta Holozenoko Arkeobotanika, Megalitismoa, Arkeologia Esperimentala edota Neolitoa dira.
Informazio gehiagorako edo instituzioarekin harremanetan jartzeko:
http://eshorizonte2020.es/expressions-of-interests/alvaro-arrizabalaga