top of page

[EUS]2017ko BARANDIARAN BEKAREN IRABAZLEAK: IRIARTE ETA ARRIZABALAGA


(Irudia: Iriarte eta Arrizabalaga, 2017ko Barandiaran Bekaren irabazleak)


Maria Jose Iriarte eta Alvaro Arrizabalaga arkeologoek zuzenduriko proiektua saritua izan da 2017. urteko Barandiaran Bekarekin (10.000 euroko balioarekin). Proiektuan zehar Jose Migel Barandiaranek Lezetxikiko (Arrasate) aztarnategian egindako ikerkuntzen eguneratze eta babesaz arduratuko dira.


Jose Miguel Barandiaran Fundazioko epaimahaiak erabaki du aurtengo edizioko proiektua saritua izatea. “Atzokoa eta gaurkoa. Jose Migel Barandianek Lezetxikiko kobazuloan (Arrasate) egindako lan arkeologikoaren dokumentatze, babes digitala eta eguneratzea”. Ikerketa lana garatzeko ikertzaileek 10.000 euroko diru laguntza jasoko dute. 2017 Barandiaran Beka talde irabazlearen helburu nagusia Lezetxiki aztarnategiko iragana eta oraina aztertzea izango da, 1956. urtean Jose Migel Barandianek egindako lan arkeologikoari jarraikortasun bat emanez. Epaimahaiko kideak era positibo batean baloratu dute Arrizabalaga eta Iriarteren proiektua. Hauen hitzetan: “planteamendu zehatz eta interesgarria” eta baita “ 2017. urteko deialdiaren helburura mugatzen dena”. Epaimahaiak bi ikertzaileen ezagutza zabala aldarrikatu nahi izan dute ere. Zehazki, Lezetxiki aztarnategiko zuzendariak izan dira 21 urtez (1996-gaur egun). Arrazoi guzti hauengatik, Epaimahaiak kontsideratu du irabazleen proposamena Jose Migel Barandianek egindako lana osatuko duela.


Taldeak helburu desberdinak sekuentziaturik izango ditu denboran zehar. Hauen artean egongo litzateke era digital batean Lezetxiki aztarnategiko informazio guztia babestu ondoren, etorkizunean migratzeko errazagoak diren transkripzio formatuetara. Honetarako kontutan hartu behar izango dute Barandiararen inguru pertsonala, profesionala eta bere garaiko izaera soziokulturala. Amaitzeko Arrizabalaga eta Iriartek egindako landa lanetako datuekin akoplatu egingo dute testuinguru berdinaren barruan.


Lezetxiki aztarnategia


Arrasaten kokaturiko Lezetxiki aztarnategia, Euskal Herriko proiektu arkeologiko garrantzitsuenetakoa da. 1927. urtean, Justo Jaureguik aurkikuntzaren berri eman zion Jose Migel Barandiani. 1936an, derrigorturik ikusi zuen bere burua erbesteratzera Gerra Zibilaren hastapenak zirela eta. Hau bukatzean, 1956. urtean kobazuloaren ikerketa lanak gauzatzen hasiko zen. Barandiaranek, garairako metodologia berritzailea erabiliko zuen, Frantziar hegoaldeko laborategietan garatua izango zena. 1996tik gaur egunera arte, Arrizabalaga doktorearen ardurapean dago. Guztira, 34 indusketa kanpaina egin dira koban (13, Jose Migel Barandiaranen eskutik eta 21, Arrizabalaga eta Iriarteren zuzendaritzapean). Urte hauetan zehar, koban milaka hezur eta aztarna litiko berreskuratuak izan dira, giza talde neandertal eta cromagnon presentziaren berri eman digutenak duela 215.000 urte inguru. Lezetxiki aztarnategia garrantzitsua da guretzat, landa laborategi moduan jarduten duelako eta bertan hainbat teknika berritzaile aplikatu daitezke. Euskal Herriko historia denbora luzez biltzea baimenduz.


Iriarte eta Arrizabalaga Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Historiaurreko Ikerkuntza Taldearen (IT-622-13) kide dira eta hamarkadak daramate Aranzadi Zientzia Elkartearekin lankidetzan.


Erreferentziak


-Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea. (2017). Un proyecto sobre las excavaciones de Lezetxiki, Beca Barandiaran 2017. Donostia: Aranzadi. Berreskuratua: http://www.aranzadi.eus/arqueologia/un-proyecto-sobre-las-excavaciones-de-lezetxiki-beca-barandiaran-2017

-Irudia: https://www.ehu.eus/es/home/-/asset_publisher/TaD3/content/n_20171215_barandiaran?inheritRedirect=false&redirect=https%3A%2F%2Fwww.ehu.eus%3A443%2Fes%2Fhome%3Fp_p_id%3D101_INSTANCE_TaD3%26p_p_lifecycle%3D0%26p_p_state%3Dnormal%26p_p_mode%3Dview%26p_p_col_id%3Dcolumn-2%26p_p_col_pos%3D1%26p_p_col_count%3D5

RECENT POST
bottom of page