top of page

[EUS] Europako ehiztari biltzaile eta Neolitoko taldeen arteko nahasketa 3000 urteetan zehar

DNA frogen arabera, Anatoliako emigranteak Neolitoko europar populazioaren ondorengoa izango zen.

(Irudia: Neolito Aldiko Alto de la Huesera aztarnategiaren gorpuzkiak)


Gordon Childen arabera, Iraultza neolitikoa prozesu luze bat izan zen non, gizakia bizimodu nomada bat izatetik sedentarizatu egin zen. Ekoizpen ekonomia garatuz, sozialki (hierarkia kide desberdinen artean), … laburbilduz, pentsamenduaren konplexutasun bat lortuz. Childen arabera, trantsizioaren zehar taldeak era homogeneo batean nahastuko ziren elkarren artean.


Baina Nature aldizkari ospetsuan plazaratutako ikerketaren arabera, non Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko Javier Fernandez Eraso eta Jose Antonio Mujika irakasleek parte hartu dute, demostratuko da prozesu luze honetan zehar ehiztari biltzaile eta nekazarien arteko harremanak gertatu zirela.


Hedapen demikoaren hipotesia izan zen datu arkeologiko eta genetikoak bilduz, planteatu zen lehenengo eredua. Honen arabera, Ekialde Hurbileko nekazari populazioaren hazkundeak, hauen zabalkundea bultzatu zuen nekazaritza Europara helduz. DNA analisien arabera, Anatoliatik neolitizatutako populazio handien migrazioak emango ziren, europar nekazaritzaren aurrekari moduan eta baieztaturik agertzen da Europara heltzeko bidai luze hauetan zehar, ehiztari biltzaile eta nekazarien arteko harremanak.


Galdera asko planteatu zizkioten elkarri adituek. Horietatik ia hedakuntzaren fase bakoitzean nahastu ziren nekazari eta ehiztariak (eta hori horrela bada, noiz eta ze aldietan zehar). Eta nekazari eta ehiztari biltzaileen taldeen arteko nahasketa Erdi Neolitoan zehar gauzatutako prozesu jarrai bat izan zen edo gertaera isolatu bat, era paralelo batean gertatu izan zena herrialde desberdinetan zehar.


Horretarako 180 lagin erabiliko ziren, horietatik 130, Neolito eta Kalkolitoko aldietara atxikiturik egongo dira: Hungarian ( k.a. 6000-2900, n=100), Alemanian (k.a. 5500-3000, n=42) eta Iberiar Penintsulan (5500-2220, n=38). Aztertutako aztarnategiak aipatzearren, Hungariako (Tiszadob-Okenez, Veszprem Jutasi), alemaniar (Blätterhöhle, Halberstadt Sonntagsfeld) eta euskal (La Chabola de la Hechicera, El Sotillo y Alto de la Huesera) laginak erabiliko zituzten.


Neolitoan zehar, eskualde bakoitzean ehiztari biltzaileen goranzko joera bat zegoela ikusi zuten, hala ere Hungarian erritmo geldoagoa zen Alemania eta Iberiar Penintsulan baino. Aztertutako populazio lagin guztiak jatorri ehiztari biltzailea zuten. Hala ere, galdera asko gelditzen dira airean Neolitoko populazioen arteko nahasketa eta interakzioak espazio eta denbora dinamikaren inguruan.


Metodologiaren arabera, erabilitako laginak hagin eta harrizko elementuak izango ziren, museo eta bilduma antropologiko desberdinetatik hartua. Mainz-eko (Alemania) Johannes Gutenberg Unibertsitateko Antropologia Departamentuan, laginak dokumentatu, garbitu eta haustu dira.


Boston-en (AEB) aurkitzen den Harvard Medikuntza Eskolako David Reich-ek ikerketa hau zuzendu du. Ikertzaileen artean EHU/UPV-ko Javier Fernandez Eraso eta Jose Antonio Muxika Alustiza doktoreak eta Burgosko Unibertsitateko arkeologoak, Carmen Alonso Fernández eta Javier Jiménez Echevarría.


Erreferentzia


Mark Lipson, Anna Szécsényi-Nagy, Swapan Mallick, Annamária Pósa, Balázs Stégmár, Victoria Keerl, nadin Rohland, Kristin Stewardson, Matthew Ferry, Megan Michel, Jonas Oppenheimer, Nasreen Broomandkhoshbacht, Eadaoin Harney, Susanne Nordenfelt, Bastien Llamas, Balázs Gusztáv Mende, Kitti Köhler, Krisztián Oross, Mária Bondár, Tibor Marton, Anett Osztás, János Jakucs, Tibor Paluch, Ferenc Horváth, Piroska Csengeri, Judit Koós, Katalin Sebők, Alexandra Anders, Pál Raczky, Judit Regenye, Judit P. Barna, Szilvia Fábián, Gábor Serlegi, Zoltán Toldi, Emese Gyöngyvér nagy, János Dani, Erika Molnár, György Pálfi, László Márk, Béla Melegh, Zsolt Bánfai, László Domboróczki, Javier Fernández-Eraso, José Antonio Mujika-Alustiza, Carmen Alonso Fernández, Javier Jiménez Echevarría, Ruth Bollongino, Jörg Orschiedt, Kerstin Schierhold, Harald Meller, Alan Cooper, Joachim Burger, Eszter Bánffy, Kurt W. Alt, Carles Lalueza-Fox, Wolfgang Haak & David Reich. “Parallel palaeogenomic transects reveal complex genetic history of early European farmers” Nature, DOI: 10.1038/nature24476

RECENT POST
bottom of page