top of page

[EUS] Neanderthalen jatorria Iberiar labarretako artean

Neanderthalen arteko jarrera sinbolikoa determinatzea gai zaila izan da. Orain arte aurkitutako labarretako artea, Gizaki Anatomikoki Modernoei (GAM) atxikitu zaie.























Irudia: La Pasiega aztarnategiko labar-pintura.


Ikerketari esker, demostratuko da nola labarretako artea uste baino lehenago sortu zela Iberiar Penintsulan. Hiru aztarnategietatik lortutako emaitzei esker: La Pasiega (Kantabria), Maltravieso (Extremadura) eta Ardales (Andaluzia), adituek iritsi ziren konklusioa izan zen uste baino antzinagokoa zela, beraz, GAM Europara iritsi baino aurretik eginak. Hau da, lana Neanderthalek eginikoa zela. Kolektiboki, emaitzek erakutsitakoaren arabera, Iberiar Penintsulako labarretako arteak 64.800 urte (BP) datazioa izango zuen.


Ikerketan, Uranio-Torio datazioak erabiliko zituzten 53 laginetan, pinturak zituzten aztarnategi hauetan zeuden 25 formazio karbonatatuetatik. La Pasiegaren kasuan, labar-pintura estaltzen zuen gainazal karbonatotik. Maltravieson, txantiloi gaineko dekorazioan eta Ardales aztarnategian, formazioko hutsuneak aprobetxatuz, bertan zegoen labar-pintura gorriaren gainean.


Giza sinbolismoaren jatorria erronka bat izan da paleoantropologia modernoarentzat. Erdi Paleolitotik aurrera, Europan hatu desberdinak aurkitzen ditugu (hala nola, maskorrak, mineralak, harribitxiak) eta interpretatuak izan dira bere erabilera sinbolikoagatik, apaingarri eta statusaren adierazle bezala. Baino arlo psikologikoa ulertzea zailagoa zaigu froga faltagatik eta antzinako historiaurreko historiografiak urteetan zehar Neanderthalak deskribatu izan zituelako izaki basatiak bezala, Gizaki Anatomikoki Modernoekin alderatuta, pentsamendu intelektual garatuago baten falta zutela. Zorionez, labarretako artea ebidentzia inportantea izango da jarrera sinboliko hau azaltzeko. Hala ere, oso gutxi dakigu bere agerpen kronologiari dagokionez, datazio zehatz bat lortzeko zailtasunak zeudelako.

Ez da lehenbiziko aldia gai honen inguruan ikertu dena. Orain arte aurkitutako labar-pinturarik zaharrenak Espainia eta Indonesian kokaturik daude. El Castillo (Kantabria) kobako El Panel de las Manos-en dauden pinturak 40.800 urteko (BP) datazioa dute. Indonesiako adibidean, Leang Timpuseng eskuzko txantiloiek Sulawesi uhartean aurkitua, 39.900 (BP) datazioa dute. Sulawesiar artea GAM lotua izan bazaio ere, El Castilloko lorpena Kantauriar zonaldea okupatu zuten lehenengo Gizaki Anatomikoki Modernoei edo aurreko garaiko Neanderthal taldeei atxikitu ahal zaie.


La Pasiega, Monte Castillo-ko labarretako artearen gunearen parte da. 2008. urtetik, UNESCO-ren Gizateriaren ondare da. Baita ere, El Castillo, Las Chimeneas eta Las Monedas kobazuloak biltzen ditu bere baitan. Aztarnategi hauek baturik, azken 100.000 urteetako giza okupazio jarraitua adieraziko zuten. La Pasiegako labar-pinturaren azalpenari dagokionez, pintura gorri eta beltza erabili zen animali taldeak, ikur lerrotuak, puntuak eta izaki antropomorfoak margotzeko. Beste aldetik, Maltravieso erabilia izan zen noizbehinka talde hominidoen artean, azken 180.000 urteetan zehar. Aztarnategi honetan eskuzko txantiloi bildumarik inportanteenak (60 gutxi gorabehera) aurkituko ziren, non, irudi geometrikoak (puntuak, triangeluak), irudi margotuak eta grabatuak edukiko zituen. Indusketa arkeologikoek erakutsiko zuten, nola Ardales okupaturik egon zen Erdi eta Goi Paleolitoan. Hauen hormetan labar-pintura eta grabatu ugari (1000tik gora) aurkituko ziren forma anitzekoak: puntuak, lerroak, irudi geometrikoak, animalien irudiak (bereziki, zaldi, orein eta hegaztiena). Baita ere, txantiloi eta eskuzko grabatuak aurkituko ziren.


Lortutako emaitzei esker posible izan da ziurtatzea, La Pasiega, Maltravieso eta Ardales aztarnategietako labarretako artea uste baino 20.000 urte gehiago dituztela. Denbora tarte honetan, Iberiar Penintsula Neanderthal taldeez populaturik egongo zen, hezurrezko aztarnak adierazten diguten moduan. Laburbilduz, labarretako arte hauen egileak, Neanderthalak ziren. Labar-pinturaren adibiderik zaharrenak, pigmentu gorriz sortuak ziren, puntuak, lerroak, diskoak eta eskuzko txantiloiak marraztuz. Bilduma ez figuratibo honek Homo neanderthalensisaren arte luzapena adierazi ahalko zuen. Kolore, puntu, disko eta arrazoi linealak ez bezala, eskuzko txantiloiak (ezin ziren ustekabean sortu, plantxa gaineko positiboak bezala), argi iturri, material koloratzailearen prestaketa eta aurre aukeraketa bat behar zuten. Espero dugu jatorri Neanderthaleko labarretako artea, Afrika eta Asiako beste zonaldeetan ere aurkitzea.



Erreferentzia bibliografikoa eta irudia


D. L. Hoffmann, C. D. Standish, M. García-Diez, P. B. Pettitt, J. A. Milton, J. Zilhão, J. J. Alcolea-González, P. Cantalejo-Duarte, H. Collado, R. de Balbín, M. Lorblanchet, J. Ramos-Muñoz, G.-Ch. Weniger, A. W. G. Pike. (2018). U-Th dating of carbonate crusts reveals Neandertal origin of Iberian cave art. Science, 359, 912-915 pp. DOI: 10.1126/science.aap7778


RECENT POST
bottom of page